XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zaio seguruenik inori ezkutatzen gure euskal gizarte honetan Soziolinguistika izenaz ezagutzen den jakintz arloak irakaskuntz / ikerkuntz zirkuito ofizialetan (Unibertsitatean bereziki) jasan duen bazterketa.
Egia da, halaber, baztertze horrek aho eta interes desberdinetako gutxiespena (mezpretxua?) izan duela oinarri.
Baina Soziolinguistikak eman litzakeen eta eman beharko lituzkeen emaitzak modu nabarmenago batetan izan dira gutxietsiak
Damurik, gutxiespen horretarako interesatu beste argudio erabili da (ez daude faltan Soziolinguistikari ezezik
Halere, bada argudioen azpian aitortzen ez den zerbait, eta ez dabilke erraturik benetako arrazoiak
Hortaz, hondoraino eta azken ondorioetaraino iritsi nahi duen jite kritiko horrek garbi adierazten du Soziolinguistikaz inon baliatzekotan, inon aztertzekotan, gizartearen etorkizuna moldatzen ari den tokian beharko litzatekeela bereziki, hau da, Hezkuntz Sisteman, Unibertsitatean zein beheko mailetan; eta arrazoi gehiagorekin, moldatzen ari dena hizkuntz arazo latzak (latza ote deritzo hiltzorian dagoenaren egoerari?) erakusten dituen komunitatea baldin bada.